Kaixo denoi!
Gaurkoan abeslari desberdin batekin nator, Johnny Logan. Ez dakit ezagutzen duzuen, neri gehien gustatzen zaidan kanta honako hau da, ea zer deritzozuen.
Hold me now

Kaixo denoi!
Gaurkoan abeslari desberdin batekin nator, Johnny Logan. Ez dakit ezagutzen duzuen, neri gehien gustatzen zaidan kanta honako hau da, ea zer deritzozuen.
Hold me now

Hello everyone!
Gaur abeslari batek kanta batekin natorkizue, agian ez duzue ezagutzen, Johnny Logan. Hold me now abestia da:
Hold me now
Don’t, don’t’ close your heart to how you feel
Hello everyone!
Zer moduz?, gaur hasten gara klaseetan, normal. Izugarrizko gogoa daukagu, ezta? jajaja. Gaur talde hone beste kantu batekin natorkizue. Gaurkoan, Rule the world izenekoarekin.

Kaixo denoi!
Azpaldiko partez agurtzen zaituztet, Irlandan ibili naiz eta lanpetu xamar egon naizelako ez dut eguneratu bloga. Baina berriz ere hemen nator gaurkoan talde honen kantu batekin: I´d wait for life

Hello everybody!
Take That-ek popworld ekitaldian kantatu zuen kanta erakutsi nahi dizuet:
I´s wait for life

Kaixo denoi!
Amaia Lasa;
Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik.
Itzal tantolak sapaiaren ertz hartan jarraitzen zuen;
beste erts bat behar zuen.
Bainan beldurtuta, beti bere ertzean jarraitzen zuen;
itzal tantolak beti ertz hartan
ezin haunditurik
ezin zabaldurik
argia
ezin sorturik, jarraitzen zuen.
Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik.
Emakumetasunean
amatasunean
galduak,
libertatearen ordez
segurantzari helduak
Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik.
igarotzen genituen
gure egunak.

Hello everyone!
Afaltzeko ordua iristeko ordua iristen ari da eta nire bloga aktualizatzeko ordua iritsi zait, gaur ere Take That-ekin natorkizue eta shine da beraien singleetako bat.
SHINE

Kaixo denoi:
Iluntze honetan, Teresita Irastorzaren olerki bat irakurri nuen orain dela ez asko, irakurri eta esango didazue zer iruditu zaizuen:
Ijitotxoaren globoak:
gorriak, txuriak, beltzak…
ijitokumeak ez du
zazpi urte baizik
eta amaren zapata
handi handietan
izkutatzen ditu
ointxoak.
Ijitotxoaren globoak:
gorriak, txuriak,
bi besterik ez.
Ijitotxoaren globoa,
gorria…
(Globoa banintz
zerura igotzeko)
¡¡¡Plaf!!!
Gelditzen zitzaion
globo txuria
mozkorrak
lehertu dio:
gelditzen zitzaion ametsa?
Nire nigarra
ez da malkoetan
begietara iristen;
ez da zotinka
ezpainetara igotzen.
Nire nigarra
ez da kolpeka
nire eskuetara etortzen,
hor, loturik gelditzen da
eztarri inguru hortan,
katiaturik
mingain parean.
Nire nigarrak
barruantz ematen dituen
kolpeak,
barruan egiten dituen
ituteak,
barruan uzten ditu
zotinak
ez baida azaltzen
nire nigarra
hor dagoelarik.

Hello everyone!
Zer moduz? zubiarekin disfrutatzen egotea espero det, gaur Joxe Antonio Artzeren olerki bat aurkezten dizuet:
bakea,
bakea zuekin!
ez, nik ez dut nahi
zuen bakea
lurrean jendea
mila egarriz ihartzen den bitartean
ilargira joateko
eskatzen didan
bakea
hilekoak jeistea
bekatutzat daukatenen
bakea
ogiaren ordain
zin bat den
bakea
egia beren aldetik bakarrik dagoela
sinestarazi nahi digutenen
bakea
zorionekoan bakea
zintzoen bakea
guduzelaietako jabea
gosetien eskuetan
bum-bum egiten duten bonboiak
jartzen dituztenen
bakea
egunoro, segunduoro, noiznahi
nunahi
akxak-akxak kaollibaksok
mailuarekin goxatzen dizkiguten bitartean
ate utras naoluztrupi aolotop ztaheb
irrifar batez erantzuteko
kontseilatzen diguzuten
bakea
ez,
ez dut emandako bakea rik nahi;
esku zabalez emana izan zaie
eta aski dute
hilerritakoek
heuren bakea

Kaixo denoi:
Goiz honetan Take That-en Bravo ekitaldian egin zuen agerraldiarekin nator, bertan Never forget abestia kantatu zuten, hona hemen ekitaldiko bideoa: